Animaliak:

Gure baserriko erakargarritasunik handiena gure animaliak dira. UXARTE-ra iritsi aurretik ere, inguruko larretan ikus daitezke lasai lasai auzotarren behi eta ahuntzak. Posible da baita bide bazterrean, zaldiak ikustea. Ez beldurtu, ez dute hozka egiten! Aipatu behar dira baita gure herrialdeko animalia maiteak ere, astoak hain zuzen; Ez dugu dudarik egiten txikienen erakargarri izango direla.

Ardixak Usua Oilua Astua Untxixa Pato Perro Animaliak

Indioilarrak, oilaskoak, ahateak, antzarrak, etab dira zuen egonaldian aurkituko dituzuen hegazti batzuk. Ah, oiloak ere hor daude, hauek dira zuen afari zein bizkotxotarako arrautzak jartzearen arduradunak. Dudarik gabe, untxien goxotasunak izango da, haurren eta nagusien gustuko. Azkenik, ezin dugu aipatu gabe utzi, gure ardi latxen talde txikia, euskal herriko ardi arraza nagusia.

Uxarte - Untzilla Auzoa - Aramaio (Araba) - 945 44 51 46 - info@uxarte.net - Num. Licencia KVI00036 Pribatasun Politika